Martxoaren 8aren bueltan Zarautzen antolatutako ekitaldiak:
- Bihar, ostirala. Emakume Zientzialarien Basoa izendatuko du Zingira basoa, eta plaka bat jarriko du udalak.
- Martxoak 7, igandea.
- Kaleak okupatu! ekimena. 12:00etan hasita, herriko bi gune hartuko dituzte, malekoia eta Munoa plaza, eta 13:00etan elkartuko dira denak Munoan. Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta.
- Cecilia Paynen kontzertua, 18:00etan, Putzuzulo gaztetxean. 17:00etan jarriko dituzte salgai sarrerak, Putzuzulon bertan.
- Martxoak 8, astelehena.
- Emakumeen Nazioarteko Eguneko kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketaren irekiera, 18:00etan, Torre Luzean. Hilaren 14ra arte egongo da zabalik, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Zarauzko Udalak antolatuta.
- Manifestazioa, 18:30ean, udaletxearen aurretik hasita. Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta.
- The Glorias filma, 19:00etan, Modelon. Udalak antolatuta.
- Martxoak 11, osteguna. En tránsito dokumentala, 18:30ean, Modelon. Sarrerak, 18:00etatik salgai. Koordinadora Feministak antolatuta.
- Martxoak 12, ostirala. 35 huts antzezlana, 19:00etan, Modelo aretoan. Esti Curielek, Miren Gojenolak eta Aitziber Garmendiak sortu dute lana. Sarrerak: Modeloko txarteldegian edo Kutxabanken online atarian. Udaleko Parekidetasun Sailak eta Berdintasun Kontseiluak antolatuta.
- Martxoak 13, larunbata. Mujeres migradas que sostienen cuidados en Gipuzkoa solasaldia, 17:00etan, Putzuzulo gaztetxean. Hizlariak: Katia Reimberge, Candida Rivas eta Liliam Elizabeth Torres. Koordinadora Feministak antolatuta.
- Martxoak 18, osteguna. No es país para negras antzezlana, 19:00etan, Modelo aretoan. Sarrerak: Modeloko txarteldegian edo Kutxabanken online atarian. Udaleko Parekidetasun Sailak eta Berdintasun Kontseiluak antolatuta.
- Martxoak 25, osteguna. Zauriak dokumentala, 18:30ean, Modelo aretoan. Sarrerak, 18:00etatik salgai.
- Martxoak 31, asteazkena. Por ser mujer dokumentala, 19:00etan, Modelon. Doan da sarrera. Ikus-entzunezkoaren protagonistetako bat, Julia Leon abeslaria, Modelon izango da eta hitza hartuko du. Udaleko Parekidetasun Sailak eta Berdintasun Kontseiluak antolatuta.