Erika Olaizolak ostiral honetan taularatuko du Kamikaz kolektiboaren Panpina antzezlana Zarautzen. Martxoaren 19an, aldiz, Huts Teatroaren eta Artedramaren Atzerrian lurra garratz eskainiko dute herrian. Modelo aretoan izango dira bi emanaldiak, 19:00etan. Zarauzko Kultura Sailak jakinarazi duenez, agortu dira jada bi antzezlanetarako sarrerak; hortaz, ez da txartelik egongo Modeloko leihatilan.