Laugarren izan da ZKE Kluben Federazio Kopan

Amaia Urbieta Arruti 2021eko martxoaren 2a

Gustura agertu dira Zarauzko elkartekoak, iaz Kluben 15 urtez azpiko Federazio Kopan lortutako bosgarren postua hobetzea lortu baitute.

Madrilen izan dira ZKEko halterak asteburuan, Kluben 16 urtez azpiko Federazio Kopan parte hartzen. Lau klub ziren lehian aritzekoak, eta hiru aurkarien atzetik geratu dira zarauztarrak, laugarren. San Fernando / San Lucar klubeko andaluziarrak (Espainia) izan dira txapeldun, A Coruñakoak (Galizia) bigarren, eta Molins de Rei (Herrialde Katalanak) elkartekoak hirugarren. 

Ondoko halterak joan ziren Zarauzko elkartetik lehiatzera: Eriko Exposito (52 kg), Jakes Etxeberria (55 kg), Harkaitz Gasco (62 kg), Urko Exposito (75 kg), Xuban Portillo (93 kg) eta Romeo Ballesteros (104 kg).

Larunbatean lehian zirenen artean azkena egin bazuten ere, gustura agertu dira ZKE Halterofiliakoak, iaz Kluben 15 urtez azpiko Federazio Kopan eskuratutako bosgarren postua hobetzea lortu baitute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide