Dolores Ganuza omendu dute haren 100. urtebetetzean

Zarauzko Hitza 2021eko otsailaren 22a

(Zarauzko Udala)

100 urte bete ditu gaur Dolores Ganuza zarauztarrak. La Calle jatetxea –gaur egun Eguzki taberna dena– ireki zuelako da ezaguna herrian. Haren senideen esanetan, Zarautzen aurrenekoa izan zen eguneko menua eskaintzen, eta ilara luzeak izaten ziren haren jatetxean.

Zarauzko Santa Ana egoitzako egoiliarra da Ganuza, eta han omendu dute haren 100. urtebetetzean. "Zarauztar guztien izenean" zoriontzera bertaratu da Jesus Arana Gizarte Politika zinegotzia, eta lore sorta bat oparitu dio.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide