HARA! Ibaiko horma kenduta, zeharo aldatu da ibaiertza Itxasmendi parean

Onintza Lete Arrieta 2021eko otsailaren 22a

Iñurritza ibaia naturalizatzeko asmoarekin, 2019 amaieran Uraren Euskal Agentziak ibaiaren horma zati handi bat kendu zuen suhiltzaileetatik San Pelaio aldera, Itxasmendi auzoaren aldean. Inguru horietan ibiltzeko ohiturarik ez duenak ezusteko polita hartuko du gaur egun duen itxura ikusita. 

2019ko bideo honetan ikus daiteke nola zegoen eremu hori bera horma kentzeko lanak egiten ari zirenean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide