Errotaberriko industrialderako lotura berriak, irudietan

Onintza Lete Arrieta 2021eko otsailaren 21a

Aurrera doaz Frantseskoa eta Abendaño lotuko dituen errepidearen lanak. Irudiak ikusita, amaitzear dela dirudi Frantseskoatik autobidearen bestaldera pasatzeko errepidea. KSB Itur parean ere ari dira lanak egiten, eta argazkietan ikus daiteke orain arte egindakoa.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zarauzko Udalak 2018ko ekainean sinatu zuten hitzarmena Errotaberri industrialdeko lotura berria egiteko, eta irudiotan ikus daitekeenez, amaitzear dago Frantseskoa eta industrialdea lotuko dituen errepide berria, eta lanean ari dira KSB Itur parean ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide