Ningrak eta Haizeak kontzertua eskainiko dute larunbatean Putzuzulon

Amaia Urbieta Arruti 2021eko otsailaren 15a

Haizea eta Ningra (Jimmy Jazz)

Sarrerak 16:30ean jarriko dituzte salgai Putzuzulon bertan, eta pertsonako sarrera bakarra erosi ahalko dela zehaztu dute antolatzaileek.

Rapa izango da protagonista larunbatean, otsailaren 20an, Putzuzulon. Ningrak eta Haizeak kontzertua eskainiko dute 17:30ean hasita. Sarrerak 16:30etik aurrera jarriko dituzte salgai eta, egungo egoera tarteko, mugatua izango da edukiera. Pertsonako sarrera bakarra erosi ahalko dela ere zehaztu dute antolatzaileek.

Hemen dago entzungai Ningrak eta Haizeak Gasteizko Jimmy Jazz aretoan eskaini zuten kontzertuaren zatitxo bat:

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide