Bideoa: Elektropeñak 'Ura' abestiaren bideoklipa plazaratu du

Zarauzko Hitza 2021eko otsailaren 15a

Abesti berria argitaratu du Elektropeñak, oraingoan, bideoklip eta guzti. Sare sozialen bidez zabaldu du 'Ura' lana, eta HITZAre ere igorri du. Ohi duen moduan, doinu eta erritmo elektronikoak uztartu ditu abestia osatzeko.

Deskribapenean zehaztuaren arabera, Jon Peñagarikano 'Elektropeña'-rena da musika, 'Murray'-k egin du masterizazioa, Monicka Castañedak hartu ditu bideoklipeko irudiak eta Ariadne Aran arduratu da edizioaz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide