Bertso-sorta: 'Futbol berria'

Inaxio Uria 'Isasti' 2021eko otsailaren 14a

Inaxio Uria 'Isasti'-k bertso sorta berria idatzi du, oraingoan, futbolaz.
Doinua: 'Iparragirre abila dela'.

1.
Azken urteetan futbol kirolak
profesional arloetan
lehen zituen ezaugarriak
aldatu dira benetan
Ikuskizun bezala
bihurtu da hutsala
Baina diru kontuetan
zenbakiak biderkatu dira
nabarmen urte hauetan

2.
Garai bateko jokamoldea
Irekia,naturala!!
Etengabeko erasoaldiak
Gola helburu bezala
Ohiko zen jarrera
baloakin aurrera
Arriskua zen normala
Ate ingurutan jokaldiak
ugarituz berehala

3.
Gaur egunean alderantziaz
oinarria da kontrola
Baloiaren jabe izatea
lortu behar hala nola
Duda unetan,adi!!
Zure atezainari
pasa lasai.Bost axola!!
Era horretan aspergarria
gertatu zaigu futbola

4.
Partiduetan ohikoa da
bi taldeenak batuaz
aurkarien atera jaurtiak
sei-zortzira mugatuaz
Bi jokaldi aurrera
Beste zortzi atzera
Hori kontuan hartuaz
Atezainak horren eraginez
jokalari bihurtuaz 

5.
Egoera hau ikusirikan
orain datorkit burura
Aspaldi Antonio 'Zaporrari'
entzundakoan kontura
Argia zen taktika
nahiz ta sortu irrika
Posible ote zen hura?
Aholkuaren nahi ta ezkoa
jokalarien batura 

6.
Hasi orduko ,zelai erdian
baloia bereganatu
ta hamar laguneko korruak
baturikan inguratu
Aterako bidaia
lasai osatzen saia
Ta azkenik ez erratu
Tarte bat egin eta baloia
sareetara bideratu 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide