Urtero moduan, Martxoaren 8aren, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren, harira, kartel lehiaketa antolatu du udaleko Parekidetasun departamentuak. Kartel irabazlea izango da aurten udalak egun aldarrikatzailearen bueltan antolatuko dituen ekintzen irudia. Hori epaimahaiak aukeratuko du, baina, bigarren sari bat ere egongo da: herritarrek beren kartel gustukoena hautatzeko aukera izango dute. Horretarako, Zarautz Parekidek Facebook sare sozialean daukan perfilean eman daiteke botoa. 'Atsegin dut' gehien eskuratzen dituen kartelak eskuratuko du publikoaren saria.
Jarraian daude ikusgai kartel guztiak: