Izurde bat hilda agertu da gaur goizean hondartzan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021eko otsailaren 7a

Antza denez, izurdea ustelduta dago eta ingurua hesitu egin dute inork ukitu ez dezan. Marea igotzen denean, itsasoak bueltan eramatea espero dute.

Zarauzko Udaltzaingoan azaldu duenez, bizilagun batek deitu du gaur goizean bulegora, izurde bat hondartzan hilda agertu dela azalduz. Eremua hesitu dute udaltzainek, inork ukitu ez dezan. Izan ere, agenteek azaldu dute izurdea ustelduta dagoela eta arriskutsua izan daitekeela. "Hondartza garbitzaileek asteburuan lan egiten ez dutenez, marea igo zain gaude, itsasoak izurdea bueltan eraman dezan", azaldu dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide