Izurritearen hirugarren olatuak gogor kolpatu ditu eskualdeko herri gehienak, baina Zarautzen kutsatu kopurua beste herrietan baino txikiagoa da azken asteetan. Hala, herritarren iritzia jakin nahi izan dute Zarauzko Hitzak eta Erlo telebistak: "Zer ari gara egiten herrian eremu gorritik kanpo egoteko?" galdetu diete zarauztarrei kalean.