Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren aurkako sententzia salatzeko elkarretaratzea egin dute

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021eko otsailaren 6a

Gaur eguerdiko elkarretaratzea.

Ernaik deituta, Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarrei babesa edierazteko eta haien aurkako sententzia salatzeko elkarretaratzea egin da gaur Lege Zaharren Enparantzan. 

Herritar ugari elkartu da gaur eguerdian Lege Zaharren Enparantzan Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteei elkartasuna eta babesa adierazteko. Izan ere, Auzitegi Nazionalak lau urteko espetxe zigorra ezarri berri die bi gazte horiei. Horren aurrean, absoluzioa ez den epairik onartzen ez dutela aldarrikatu dute herritarrek, eta bi gazteak aske uzteko eskatu dute elkarretaratzean. Datozen egunetan, "egoerak eskatzen duenaren arabera", mobilizazioak deituko dituela adierazi du Zarauzko Ernaik, elkarretaratzearen ondoren.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide