Zarauzko Dendarien Elkarteak kanpaina berria jarriko du martxan bihar, larunbatarekin, 'Aurten... Sarien Inauteriak' lelopean. Azaldu dutenez, elkarteko fideltasun txartelarekin erosketak egiten dituztenen artean zozketak egingo dituzte. "Murkil elkarteko saltokietako datafonoek zenbait erosketa aukeratuko dituzte ausaz, eta horiek ez dira ordaindu beharko", zehaztu dute.
Murkil txartelarekin ordainketa egitean jakingo dute bezeroek saridunak diren ala ez. Kanpainaren antolatzaileen arabera, "sarituak izateko aukerak asko dira, beraz, bezeroek erosketak egiteko aukera polita dute".
Kanpaina otsailaren 14a bitartean egongo da martxan.