'Ez dok ero' antzezlana ikusteko zozketak badu sariduna

Zarauzko Hitza 2021eko otsailaren 5a

Haymar Manzisidorrek irabazi ditu ZARAUZKO HITZAk zozkatu dituen bi sarrerak Ez dok ero antzezlana ikusteko. Gaur 19:00etan da saioa Modelo aretoan. Hainbat lagunek asmatu dute zozketan parte hartzeko erantzun behar zen galdera: Mikel Martinez eta Patxo Telleria dira Ez dok Hiru bikote artistikoa osatzen duten aktoreak.

Tartean Teatroa konpainiaren Ez dok ero antzezlana eskainiko dute gaur 19:00etatik aurrera Modelo aretoan, eta ZARAUZKO HITZAk bi sarrera zozkatu ditu galdera bat zuzen erantzun dutenen artean. Galdera hau zen: bi aktorek osatzen dute Ez dok Hiru (ED3) bikote artistikoa. Nola izena dute bi aktoreek? Erantzuna Mikel Martinez eta Patxo Telleria zen, eta askok asmatu dute. Horien artean zozketa egin, eta sarrerak Haymar Manzisidorri egokitu zaizkio.

Mikelote eta Pantxo bikote artistikoaren istorioa kontatzen du antzezlanak. Izan ere, bikotea desegin da; formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Agertokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide