Otsailaren 14ra arte luzatuko da Nazioarteko Argazki Mostra

Amaia Urbieta Arruti 2021eko otsailaren 6a

Mostran ikusgai dagoen Antonio Mantaren lan bat.

Bertan behera laga dute ostegunean inauguratzekoak ziren 'Denboraren kaleidoskopioa' erakusketa, "COVID arazoengatik".

Luzatu egingo dute otsailaren 14ra arte azaroaren 5az geroztik Sanz Enean ikusgai den Nazioarteko Argazki Mostra. Jota Barros, Maria Jose Cueli, Antonio Manta eta Lander Rezolaren lanekin dago osatuta bilduma. Hemen dago irakugai Argazki Mostraren inguruko informazio gehiago.

Izatez, erakusketa berria ziren inauguratzekoak ostegunean, baina udalak argitu duenez, "COVID arazoengatik" bertan behera geratu da Maria Jesus Cuetoren Denboraren kaleidoskopioa erakusketa. Horren ordez, luzatu egingo dute Nazioarteko Argazki Mostra apur bat, otsailaren 14ra arte; horren ondoren, otsailaren 18an, Hiri biodibertsitatea erakusketa ipiniko dute Sanz Enean, martxoaren 21era arte. Udalak jakinarazi du aurrerago emango duela azken bilduma horren berri.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide