Urtarrilaren 15ean jaso zuten koronabirusaren aurkako Pfizer txertoaren lehen dosia, eta HITZAk jakin ahal izan duenez, larunbatean jasoko dute bigarrena Santa Anako egoiliar nahiz langileek. 10:30ean hasiko dira txertaketarekin.
Iazko martxotik protokolo zorrotzak jarraitu behar izan dituzte Santa Anan ere, koronabirusaren aurrean zaurgarritasun handiko gunea baita. Eguneroko zurrun hori apur bat leuntzea da, besteak beste, txertoak ekarri duen itxaropena. Dena den, bigarren dosia jasota ere, oraingoz, protokoloei eutsi beharko diete, Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako jarraibideak aldatu artean.