Ikusiz

Andoni Egaña/Berria 2021eko otsailaren 4a

Andoni Egañak Santa Ageda bezperaren inguruan idatzi du gaur Berria egunkarian: "Aurten ez dugu Santa Ageda eskerik burutuko. Eta galera handia da. Norberarentzat batik bat. Asko ikusten da atariz atari. Eta asko ikasten".

Santa Ageda bezpera dugu Euskal Herriko eguna, etxe guztiak kantuz pozteko aukeratua duguna.

Laurogeitaka urteko amona bat atariko lokatzetan, buruko, soineko eta amantala beltzak, abarkak oinetan eta Realaren galtzerdi txuri-urdinak belaunetaraino. Mende bi gorputz bakarrean; harik eta koplariek aski lan egin dutela frogatu arte etxean ez dagoenaren plantak egiten dituen zuhurra; palazioak diruditen baserriak; baserri diruditen baserriak; ezteietarako moduko mahaikada prest izaten duten eskuzabalak; joandako urtean senitartekoren bat hil delako, eta lutoa luto baita, ez kantatzeko eskatzen dutenak; Toronton dagoen ilobarekin Skypez ari dela harrapatu duzun baserritarra; Maria galletak eta moskatela; luzaroan koplatan aritu arren ate-ertzera azalduko ez dela badakizun xuhurra; ume bat, lotsatia, aitonaren atzean ezkutatzen dena; beste ume bat atariko zakurra baino lotsagabeagoa...

Artikulua osorik irakurtzeko, sartu hemen

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide