Bihar Samuel Taylor antzerkigilearen inguruan jardungo dute Photomuseumen

Dorleta Agiriano Lai 2021eko otsailaren 4a

Sabrina Fair eta The Happy Time dira antzerkigile estatubatuarraren lanik ezagunenak. Aste honetako Gela saioan aztertuko dute Taylor, ostiralean 18:00etan.

Samuel Taylorri buruzkoa izango da Gela programako aste honetako saioa. Taylor 1921an jaio zen Chicagon, eta hainbat lanetan aritu zen antzerkigile ibilbideari ekin aurretik: umorezko saioen idazle irratian, irakasle, antzerki-egokitzaile, eta abar. 1950ean estreinatu zuten haren aurreneko lana, The Happy Time, Broadwayen.

Sabrina Fair antzezlana izan zen, ordea, estatubatuarraren lanik ezagunena. 1953an atera zen argitara, eta zinemara egokitu zuten gero. Billy Wilderrek zuzendu zuen ikus-entzunezkoa, eta Audrey Hepburn, Humphrey Bogart eta William Holden aktoreak izan ziren protagonistak.

Hori guztia eta gehiago izango dute hizpide ostiral honetan Photomuseumen, 18:00etan hasita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide