'El padre' eta 'Mi amigo Pony' filmak emango dituzte Modelon

Zarauzko Hitza 2021eko otsailaren 3a

Datorren asteburuan El Padre eta Mi amigo Pony filmak emango dituzte Modelo aretoan. Lehena Florian Zellerren filma da, Anthony Hopkins aktore ezaguna protagonista duen drama. Bigarrena, berriz, etxeko txikienei zuzenduta dago, eta hamar urteko haur batek poney batekin jorratzen duen harremana du ardatz.

Ondorengo ordutegian eskainiko dituzte filmak:

Otsailak 6, larunbata:

  • 16:45ean, Mi amigo Pony
  • 19:00etan, El Padre

Otsailak 7, igandea:

  • 16:45ean, Mi amigo Pony
  • 19:00etan, El Padre

Otsailak 8, astelehena (ikuslearen eguna):

  • 16:15ean, El Padre
  • 19:00etan, El Padre

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide