2021/02/06 18:00

Elkarretaratzea

GKSren elkarretaratzea: 'Osasun-hondamendiaren eta askatasunen ezabapenen aurrean, burgesiaren ofentsiba gelditu!'

GKSren elkarretaratzea: 'Osasun-hondamendiaren eta askatasunen ezabapenen aurrean, burgesiaren ofentsiba gelditu!'
Lege Zaharren enparantzan, Zarautz

Protestara deitu du GKSk hurrengo larunbaterako, "osasun-hondamendia" eta horri ematen ari zaion "aterabidea" salatzeko. Osasun-larrialdiari "osasun-baliabideen horniduraz aurre egin" beharrean, gobernuek "kriminalizazioaren, errepresioaren eta askatasunen ezabapenen bitartez" erantzun nahi diotela ohartarazi dute GKSko kideek, eta seinalatu dute "aurrekari arriskutsua" sor dezakeela horrek aurrera begira. Larunbatean 18:00etan izango da elkarretaratzea, udaletxe aurrean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide