2021/02/04 18:00

Hitzaldia

Esther Otxotorenaren hitzaldia

Esther Otxotorenaren hitzaldia
Merkatu Plaza, Zarautz

Basoa nire baitan argazki erakusketa sortu du Esther Otxotorenak, minbizia inspirazio hartuta. Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, hitzaldia ere eskainiko du Otxotorenak, eta "prozesu onkologiko batetik abiatutako sorkuntza-prozesua" zer nolakoa izan den azalduko du. Hainbat auziren inguruko gogoeta ere sustatuko du hizlariak; besteak beste, "naturak ongizatean duen garrantzia, aldaketa fisikoek eragindako identitate-galera, gure ingurunearen garrantzia, behar ditugun laguntzak, eta abar".

Edukiera mugatua izango da hitzaldian. Hortaz, joateko asmoa dutenek izena eman beharko dute aurretik, 943 13 32 36 telefono zenbakira deituta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide