2021/02/09 19:00

Hitzaldia

'Txertoa al da irtenbidea' hitzaldia, ZarautzOnek antolatuta

'Txertoa al da irtenbidea' hitzaldia, ZarautzOnek antolatuta
Online, Zarautz

"Aurtengo lehen sei hilabeteetan COVID-19ak alor desberdinetan izan duen eragina izango dugu ardatz", azaldu du ZarautzOnek. Aurreneko saioaren berri ere eman du jada: koronabirusaren aurkako txertoaren inguruan jardungo dute, Miren Basaras Ibarzabalen eskutik. EHUko inmunologia, mikrobiologia eta parasitologia saileko kidea da, eta ondoko galdera zehatza izango du abiapuntu: Txertoa al da irtenbidea?

ZarautzOnen NireStream telebista katean nahiz Youtube kanalean egongo da ikusgai saioa, 19:00etan hasita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide