'Txertoa al da irtenbidea?' hitzaldia antolatu du ZarautzOnek

Dorleta Agiriano Lai 2021eko otsailaren 2a

"COVID-19ak alor desberdinetan izan duen eragina" lantzeko hainbat saio egingo dituzte ZarautzOneko kideek. Aurreneko hitzaldian, honako galderari helduko diote: Txertoa al da irtenbidea?

"Aurtengo lehen sei hilabeteetan COVID-19ak alor desberdinetan izan duen eragina izango dugu ardatz", azaldu du ZarautzOnek. Aurreneko saioaren berri ere eman du jada: koronabirusaren aurkako txertoaren inguruan jardungo dute, Miren Basaras Ibarzabalen eskutik. EHUko inmunologia, mikrobiologia eta parasitologia saileko kidea da, eta ondoko galdera zehatza izango du abiapuntu: Txertoa al da irtenbidea?

Hurrengo asteartean, otsailak 9, izango da hitzaldia. Dena den, "egungo egoera dela-eta, oraingoz emanaldiak online izango dira", ZarautzOneko kideen esanetan. Elkartearen NireStream telebista katean nahiz Youtube kanalean egongo da ikusgai saioa, 19:00etan hasita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide