Zozketa

'Ez dok ero' antzezlana ikusteko bi sarrera zozkatuko ditu ZARAUZKO HITZAk

Zarauzko Hitza 2021eko otsailaren 1a

Ostiralean, otsailak 5, 19:00etan eskainiko dute Ez dok ero antzezlana Modelo aretoan.

Ostiral honetan, otsailak 5, Ez dok ero antzezlana eskainiko dute Modelo aretoan, eta ZARAUZKO HITZAk antzerkia zuzenean ikusteko bi sarrera banatuko ditu.

Tartean Teatroa konpainiaren lanak Mikelote eta Pantxo bikote artistikoaren istorioa kontatzen du. Izan ere, bikotea desegin da; formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Agertokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du.

Zozketan parte hartzeko honako galdera hau asmatu beharko da:

Bi aktorek osatzen dute Ez dok Hiru (ED3) bikote artistikoa. Nola izena dute bi aktoreek?

Bidali erantzuna zarautz@ukt.eus helbide elektronikora, otsailak 5, ostirala, baino lehen. Asmatzaileon artean zozketa egingo da, eta ostiralean bertan jakinaraziko da webgunean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide