Aurtengo sarituak argitara ateratzen ari da pixkanaka Argia aldizkaria. Aurtengoan Txintxua Films ekoiztetxearen Hondar ahoak telesail laburrari eman dio Ikus-entzunezkoen saria. ETB1-ek azaroan eman zuen lau ataleko polizia thrillerra, eta hainbat zarauztarrek hartu zuten parte telesailean; hala nola, Iraia Eliasek eta Alazne Ameztoik. Aktorea da Elias, eta soinuaren erregistroaz arduratzen da Ameztoi.
2020 aza 04 Kultura