Urolako Komunikazio Taldeak komertzial bat kontratatuko du, eta dagoeneko eman daiteke lanposturako izena. Komunikazio taldeak honako hauek eskainiko dizkio: laneko kontratua gizarte segurantzarekin, bezero zerrenda, urteko helburu zehatzak eta taldean lan egitea.
Honako baldintza hauek bete behar dituzte eskatzaileek:
- Izaera dinamikoa eta harremanetarako gaitasuna edukitzea.
- Komertzial lanetan esperientzia izatea.
- Marketin arloan ezagutza izatea baloratuko da.
- EGA edo baliokidea den euskara maila izatea.
- Urola Kostakoa izatea; zarauztarra izatea baloratuko da.
- Gidabaimena eta autoa izatea.
Interesatuek otsailaren 10a baino lehen eman beharko dute izena, eta horretarako, administrazioa@ukt.eus posta elektronikora bidali beharko dute curriculuma.