Ehundik gora sari irabazi ditu ordutik, baita nazioartean ere. Kultur Merezimenduaren Domina jaso zuen Zarautzen 2018ko uztailaren 31n; hain zuzen, haren 75. urtemugan.
Hamaika eremu landu eta astindu ditu Serrasek argazkigintzaren bidez, besteak beste, herriko egunerokoa, eta Zarauzko argazki zahar ugari ere bildu zituen. Besteak beste, ezaguna da Zarauzko Argazkizale Elkartearen sortzaileetako bat izateagatik, baita Photomuseum argazki eta zinema museoaren aurreneko oinarriak jarri zituen pertsonetako bat izateagatik ere.