Bideoa: Itsasoak uste baino leunago jo du malekoia

Gorka Eizagirre 2021eko urtarrilaren 30a

Alarma laranja zegoen ezarrita gaurko, itsasaldeko arriskuagatik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak aurrekusi zuen zazpi metro inguruko olatuak izango zirela arratsaldean, gutxi gorabehera, 18:00etan hasita, itsasgoran.

Udaltzainek malekoiaren zati bat eta Munoa plazako eremu bat itxi dituzte badaezpada ere, baina azkenean, uste baino olatu txikiagoak (1,5 metro inguru) eta talka leunagoak izan dira. Udaltzainen arabera, baliteke goizeko aurreneko orduan izatea arriskua itsasaldean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide