Bihar, astelehenarekin, hasiko da Egunean Behin sakelako telefono jokoaren seigarren denboraldia, eta ZARAUZKO HITZAren taldea martxan izango da sasoia bukatu bitartean. Zortzi asteko denboraldia prestatu du jokoa garatu duen Codesyntax enpresak, eta ohiko moduan, sailkapen orokorra osatuko dute.
ZARAUZKO HITZAk laugarrenez jarri du taldea martxan, eta oraingoan ere banatuko du saria parte-hartzaileen artean. Hain zuzen ere, irabazleak Ekain sagardo ekologiko kaxa bat eskuratuko du. Taldean parte hartzeko esteka honetan klikatuta lortzen da ZARAUZKO HITZA izeneko taldera batzea.
400dik gora partaide aritu ziren bosgarren denboraldian talde honetan jokoan, eta Gzk izeneko erabiltzailea izan zen irabazlea. Orduan ere Ekain sagardo ekologiko kaxa bat izan zen saria.