Arraio Irratiko Galdedebalde irratsaioak urtarrilaren 14an ekin zion saio berezien zikloari. Berezitasun modura, hain zuzen, saio horiek jendaurrean grabatzea eta gonbidatu bereziak izatea. Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak estreinatu zuten ekimena eta, aurreko astean, Xabi Bandinik jarraitu zien atzetik. Ostiral honetan itxiko dute saio berezien aldia, beste abeslari baten eskutik: Olatz Salvador.
Aurreko bi asteetan bezala, 18:30ean hasiko da zuzenekoa, Putzuzulo gaztetxean. Oraingoan ere, ikus-entzuleek aldez aurretik erosi beharko dute sarrera. Gaur salduko dituzte sarrerak Putzuzulon, 19:00etatik aurrera, 5 euroan.
Joan den ostiralean Bandinik egin modura, Galdedebalde-ko kideekin solasaldia izan ostean, hainbat abesti kantatuko ditu zuzenean Salvadorrek.