Urtarrilaren 31ra arte luzatuko da Jon Usualen erakusketa

Amaia Urbieta Arruti 2021eko urtarrilaren 25a

Argazkilariak hainbat artistari eta aurpegi ezaguni ateratako erretratuak jaso ditu Soundchecking izeneko bilduman.

Izatez, erakusketa ikusteko azken eguna urtarrilaren 10a izatea aurreikusten zuten, baina, jakinarazi dutenez, oraindik ere ikusgai daude Jon Usualen erretratuak Photomuseumen, eta hala egongo dira urtarrilaren 31 arte.  Argazkilariak hainbat artistari eta aurpegi ezaguni ateratako erretratuak jaso ditu Soundchecking izeneko bilduman.

10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da erakusketa bisitatzeko aukera, egunero. Sarrera arruntak 6 euro balioko du eta murriztuak 3. Asteazkenetan, berriz, doakoa izango da museoko sarrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide