Argazkiak ez du azalpen handirik behar. Atzo Malagaren aurka Andaluzian eskuratutako puntuarekin pozarren ziren Amenabar Zarautzeko jokalariak. Sare sozialetan partekatu zuten argazkiarekin batera, adierazi zuten "izugarrizko puntu garrantzitsua" lortu dela, eta "asko borrokatutakoa" izan dela.
20-20 berdindu zuten Zilarrezko Ohorezko Mailako eskubaloi partida, eta zazpigarren dira, 11 punturekin. Puntu bat gehiago du Malagak, seigarren tokian. Zamora da zortzigarren, zarauztarrengandik lau puntutara.
Larunbatean etxean, Ciudad Real
Hurrengo partida, 14. jardunaldikoa, etxean jokatuko dute, Aritzbatalde kiroldegian, hilaren 30ean, larunbata. 19:30ean hasiko da norgehiagoka, eta Ciudad Real taldea izango dute aurrez aurre. Talde indartsua da hori, 18 punturekin, laugarren postuan baitago.