Bihartik aurrera neurri hauek egongo dira indarrean, Eusko Jaurlaritzak agindu berriak eman arte, COVID-19ari aurre egiteko. Horien artean neurri garrantzitsuenak dira ezingo direla lau pertsona baino gehiago elkartu ez eremu pribatuan, ez publikoan, eta udalerri guztiak itxita egongo direla; alegia, ezingo da herritik irten, ez bada lanerako edo justifikatutako beste arrazoi batengatik.
Horregatik, ondo dago gogoraraztea zer muga dituen herri bakoitzak. Zarauzkoen berri, Xabier Txurruka alkateak eman du sare sozialetan, eta hona ekarri dugu.