Zuberoa kaleko 16-18 zenbakietan kokatuko da AEKren egoitza berria

Onintza Lete Arrieta 2021eko urtarrilaren 24a

Araba kalean eduki du azken urteetan egoitza, baina Salberdingo hirigintza plana dela eta, bota egingo dute eraikina, eta kokapen berriaren berri eman zuen udalak osteguneko ezohiko udalbatzarrean. Dena den, ikasturte hau betiko egoitzan egingo dutela jakin du ZARAUZKO HITZAk.

AEK euskaltegiaren Zarauzko egoitza Salberdinen dago kokatuta, eta jakina zen eraikin hori bota egingo zutela Salberdingo hirigintza planak aurrera egin ahala. Osteguneko ezohiko udalbatzarrean jakinarazi zuen udalak kokapen berria non izango duen euskaltegiak: Zuberoa kaleko 16-18 lokaletan.

Araba kaleko 13.ean dago gaur egun AEK euskaltegia, eta ikasturte hau behintzat han amaituko dute ikasle eta irakasleek. Ez udalak, ez AEKk, ez dute jakinarazi noiz aldatuko diren egoitza berrira.

Araba kaleko eraikin horretan bada beste zerbitzu garrantzitsu bat: Lanbide. Hori non kokatuko duten ere ez dute esan oraingoz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide