Bideoa: Aintzane Pujanaren hilketa salatu dute Zarautzen, Zumaian, Aizarnazabalen, Azkoitian eta Azpeitian

Julen Imaz 2021eko urtarrilaren 23a

Urtarrilaren 4an Aizarnazabalen agertu zen Aintzane Pujana 32 urteko donostiarraren gorpua, eta orain gutxi jakin da ustez sexualki esplotatu egin zutela erail aurretik. Horren aurrean, mugimendu feministak protestara deitu zuen hainbat herritan, eta protestak egin dituzte Zarautzen ez ezik, baita Zumaian, Aizarnazabalen, Azkoitian eta Azpeitian ere.

Zarautzen, gaur eguerdian egin dute elkarretaratzea udaletxe aurrean. Amaieran, honako adierazpena egin du Zarauzko Koordinadora Feministak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide