Igande honetan Nize taldeak kontzertua eskainiko du Putzuzulo gaztetxean, 18:00etan hasita. Aurreko asteetan antolatutako kontzertuetan bezala, emanaldiaren aurretik jarriko dituzte sarrerak salgai, eta pertsonako sarrera bat erosi ahalko da. Izurritearen ondorioz hartu beharreko neurriak tarteko, edukiera mugatua izango du kontzertuak eta segurtasun neurriak errespetatu beharko dira.
Hemen entzun daiteke igandean amets fabrikan izango direnen kantu bat: