Zabalik dago oraindik Jabetze Eskolako ikastaro berrietarako izen-ematea, baina datorren ostiralean, urtarrilak 22, itxiko dute. Interesdunek hiru modu dituzte izena emateko: Emakumeen* Etxera bertaratuta, 943 005 136 telefono zenbakira deituta, edo emakumeen-etxea@zarautz.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita.
Aurten zazpi ikastaldi antolatu dituzte Jabetze Eskolan, eta urtarriletik apirilera bitartean egingo dituzte guztiak, Emakumeen* Etxean. Hain zuzen, ondokoak izango dira aurtengo ikastaroak: Emakumeak eta umorea, Norbera zaintzen eta maitatzen ikastea, Autodefentsa feminista, Ahalduntze digitala, Lotura afektiboak, Norbere lemazain eta Gure jakituria berreskuratzen.
Aurrez aurre izango dira saioak, baina online egiteko aukera ere badago. Parte hartu nahi dutenek izena emateko fitxan zehaztu beharko dute Emakumeen* Etxean bertan edo online egingo duten ikastaroa.