Ipuin kontaketa musikatua izango da igandean Imanol Urbieta Musika Eskolan

Dorleta Agiriano Lai 2021eko urtarrilaren 19a

Ander Edok eta Arantxa Molinak eskainiko dute saioa. (Ander Edo)

Ander Edo ariko da ipuina kontatzen, eta Arantxa Molinak biolin hotsekin musikatuko du saioa. La Sallek antolatuta, bi emanaldi izango dira igandean, 10:30ean bata eta ordubete beranduago bestea.

Zarauzko La Salle ikastetxeak ipuin kontaketa musikatua antolatu du datorren iganderako, urtarrilak 24. Imanol Urbieta Musika Eskolan izango da Ander Edok eta Arantxa Molinak sortutako ikuskizuna, Txori txiki non zaude?. Ipuinak kontatzen jardungo du Edok, eta Molinak biolin doinuekin girotuko du narrazioa.

1-3 bitarteko haurrei zuzendutako emanaldia da honakoa, "bereziki bi urtekoei", La Salleko arduradunen esanetan. Bi emanaldi egingo dituzte igandean, 10:30ean bata eta 11:30ean bestea. Segurtasun neurriak bermatze aldera, 50 pertsonako edukiera izango da saio bakoitzean.

Gonbidapen-txartelak beharko dira ipuin kontaketa saiora ikus-entzule gisa bertaratzeko. Sarrerak, hain zuzen, ostegunean eta ostiralean eskuratu ahalko dira La Salleko idazkaritzan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide