Dut taldeari buruzko liburua aurkeztuko dute Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2021eko urtarrilaren 18a

1990eko hamarkadan Euskal Herrian ezagun egin zen Hondarribiko taldea, eta entzutetsuak izan ziren haien hardcore doinuak.

2019an plazaratu zuen Banizu Nizuke argitaletxeak Dut musika taldeari buruzko liburua. Lanaren egile Pablo Salgado Putzuzulo gaztetxean izango da ostegunean, 18:30etik aurrera, liburua aurkezten. 

Jakitera eman dutenez, ekitaldiaren edukiera mugatua izango da, eta segurtasun neurriak bermatuko dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide