Death Cafe saioa antolatu dute asteazkenerako

Dorleta Agiriano Lai 2021eko urtarrilaren 18a

"Askatasunez eta errespetuz, heriotzari buruz hitz egiteko tartea" izango da. Online egingo dute Zarautz Herri Zaintzaileak prestatutako saioa.

Zarautz Herri Zaintzaileak Death Cafe saioa antolatu du asteazkenerako, urtarrilak 20. Azaldu duenez, "askatasunez eta errespetuz, heriotzari buruz hitz egiteko tartea" izango da, baina "ez da dolu terapia bat izango eta ez dago ondorioetara iristeko asmorik"; "azken boladan gizartean presenteago dagoen heriotzari buruzko gogoetak, sentipenak edota esperientziak elkarbanatzea du helburu", diote Zarautz Herri Zaintzaileko kideek.

Aste honetakoa izango da Zarautzen egiten duten hamazazpigarren Death Cafe saioa, baina online izango da honakoa, 19:00etan hasita. Parte hartzeko asmoa dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik, helbide honetara idatzita: zarautzherrizaintzailea@gmail.com

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide