Pertsona bat salatu dute hainbat tabernatan iruzur egitea leporatuta

Zarauzko Hitza 2021eko urtarrilaren 13a

Antza, 50 euroko billete batekin ordaindu eta, gainerakoak jasotzean, 20 euro falta zitzaizkiola adierazten zuen salatua izan den pertsonak.

Zarauzko Udalak jakinarazi duenez, Udaltzaingoak izapideak ireki ditu ustezko iruzur delitu bategatik. Hain zuzen, pertsona bat salatu dute Zarautzen, hainbat ostalaritza establezimendutan iruzur egiten saiatzea egotzita.

Dirudienez, 50 euroko billete batekin egiten zituen ordainketak pertsona horrek; gero, gainerakoak jasotzean, 20 euro gehiago falta zirela esaten zuen. Taberna bateko bideo-zaintza kamerek grabatutako hainbat irudi "funtsezkoak" izan dira salaketa jartzeko, udalaren arabera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide