Bideoa: Herritar ugari mobilizatu da euskal presoen eskubideen alde

Urtzi Oteiza 2021eko urtarrilaren 10a

Sarek egindako deialdiari erantzunez, eskualdean 2.500 herritar inguru mobilizatu ziren atzo herrietan egindako kale agerraldietan. Bilboko manifestazio erraldoiaren faltan, herriz herri kaleak hartzeko deia luzatu zuen plataformak, eta herritarrek erantzun zabala eman zioten deialdiari. Zarautzen arratsaldean egin zuten elkarretaratzea, eta 600 lagun inguru bertaratu ziren; ikusi hemen atzoko mobilizazioko argazki galeria.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide