Auzoko espaloiak berritzeari berrekingo diote gaur Vista Alegren, Xabier Txurruka alkateak sare sozialen bidez jakitera eman duenez. Konponketa lanetan ariko dira datozen egunetan udal langileak eta, ondorioz, lanean diharduten lekuetan ibilgailurik ez aparkatzeko eskatu dute.