Araba kaleko Laboral Kutxaren bulegoa itxi egin dute

Zarauzko Hitza 2021eko urtarrilaren 5a

Herritar batek baino gehiagok ezustekoa hartu du gaur banketxera joan denean, ateak itxita aurkitu dituelako. Langilerik ez barruan, eta kutxazain automatikora sartzeko ere aukerarik ez. Atean, abisua, urtarrilaren 4a izango zela azken eguna bulego hori erabiltzeko.

Araba kaleko bulegoa itxi du Laboral Kutxak. Atean jarritako oharrak dioenez, urtarrilaren 4tik aurrera arreta beste toki batean emango du: Zigordia kaleko 31. zenbakian. Alegia, banketxe horrek lehendik Zarauzko erdigunean zeukan bulegoan.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide