Bertso sorta: 'Musukoa izurrite garaian'

Zarauzko Hitza 2021eko urtarrilaren 4a

Inaxio Uria Isasti-k honako bertsoak bidali dizkio ZARAUZKO HITZAri. Ez negar egin doinuan kantatzekoak dira.

-1-

Kaltetuen kopuruak gora
eginaz uda garaian
Neurriak zorrozten joan ziren
Musukoak lehen mailan
Hau egoera
Dena gainbehera (bis)

-2-

Azken aldian guk musukoa
Beti daramakiguna
Ipini gabe ibiltzen denak
berehala du isuna
Lehen beharrik ez
gaur derrigorrez (bis)

-3-

Jende arteko urruntasuna
taldekide kopurua
Elkar musu eta besarkadak
saihestea helburua
Musuen ordez
ukondo bidez (bis)

-4-

Musukoa jarria izanik
estaliz erdi aurpegi
Ageri diran bakarrak dira
bi belarri ta bi begi
Ezezaguna
aurrez duguna (bis)

-5-

Era honetan ezagunari
adierazteko agurra
kopeta bidez izan daiteke
leuna edo zimurra
Alai, serio?
Itxurak dio (bis)

-6-

Belarri bidez agurtzea da
ezinezkoa benetan
Entzuteko prest egoten dira
geldirik jite horretan
Beraz hoiekin
Ezin da egin (bis)

-7-

Une hauetan erabilgarri
onenak begiak dira
Berak dituzten aniztasunak
jarri gaitezen begira
Zeinu ugari
diranez, adi (bis)

-8-

Bihurriak edo haserreak
Goxoak eta alaiak
Itxiak edo keinulariak
dira beren esanahiak
Ezaugarriak
zoragarriak (bis)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide