'Stardog &Turbocat' eta 'El inconveniente' filmak emango dituzte Modelon

Zarauzko Hitza 2021eko urtarrilaren 2a

Gaur eta bihar 16:45ean eta 19:00etan izango dira saioak, baita astelehenean ere, Ikusleen Egunean. Umeentzako filma euskaraz da.

Modelo aretoan bi film ikusteko aukera dago urte berriko lehendabiziko egunetan. Urteberri egunetik datorren astelehenera bitartean, izan ere, Stardog & Turbocat eta El inconveniente pelikulak emango dituzte.

Aurrenekoa umeentzako filma da, animaziozkoa, eta 16:45ean emango dute egunero. Euskaraz emango dute filma. Bigarrena komedia da, eta 19:00etan egongo da ikusgai. 12 urtetik gorakoentzat egokia da bigarren film hau.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide