Sari bat falta da banatzeko ZAEren Gabon zozketatik

Zarauzko Hitza 2021eko urtarrilaren 2a

Bost sari zozkatu ditu Zarautz Arraun Elkarteak txartelak erosi dituztenen artean, eta horietako bigarrena falta da banatzeko. Hau da zenbakia: 1.190. Txartel horren jabeak klubarekin jarri behar du harremanetan.

Zarautz Arraun Elkarteak zozketa egin du Gabonetan, eta urteko azken egunean jakinarazi zituen zenbaki sarituak zein ziren. Bost sari zeuden prest, eta horietatik lau banatu dituzte. Bigarren sariaren jabea, ordea, ez da agertu oraindik. 1.190 zenbakia duenak lortu du saria, eta klubarekin harremanetan jarri behar du. 

Hauek dira zenbaki sarituak:

  • 1. saria: 9.038
  • 2.saria: 1.190
  • 3.saria: 7.528
  • 4.saria: 1.598
  • 5.saria: 5.676

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide