Zarauzko Udalaren argazkian ikus daitekeen bezala, Bizar Zuriren postontzia herriko umeen eskutitzak jasotzeko pronto dago Lege Zaharren Enparantzan. Pandemiagatik ezingo du Bizar Zurik berak etorri, baina gutunak iritsiko zaizkie Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoei.