Bideoa: arratsaldeko itsasgora

Onintza Lete Arrieta 2020ko abenduaren 28a

Itsasaldiak olatu handiak ekarri ditu kostalde osora gaur, bai goizean, bai arratsaldean. Arratsaldeko itsasgorarekin, gainera, malekoia eta errepidea itxi dituzte agintariek, azken hori Getariako noranzkoan. Arrisku handiena pasa ahala zabalduko dituzte biak.

Irudi ikusgarriak uzten ari da itsasaldia beste behin kostaldean. Honako bideoan arratsaldeko itsasgorak utzitako irudiak ageri dira. Agintariek malekoia eta N-634 errepidea ixtea erabaki dute Zarautz eta Getaria artean (Getariako noranzkoan), arriskuagatik.

Ezbeharrik ere egon da, gainera, gaurkoan. Izan ere, goizean Orioko kanpoko barran korrika saioa egiten ari ziren sei arranlari zarauztarretako bat bota du barra gainetik pasa duen olatu batek, eta erietxera eraman behar izan dute gaztea, larri.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide